Sanmielak 2026

Extremadurako zaporeak eta tradizioa Urnietara iritsi dira

Xabat Minguez

Extremadurako produktuek protagonismoa hartu dute Urnietan, bertako herritarrek eta bisitariek eskualdeko gastronomia eta tradizioak gertutik ezagutzeko aukera izan baitute.

Azokak askotariko produktuak bildu ditu: gozoki eta pastel tradizionalak, ardoak, gaztak eta Extremadurako beste hainbat jaki. Egunak aukera eman du Extremadurako gastronomiaz gozatzeko eta bertako ekoizleen produktuak ezagutzeko, giro onean eta jende ugariaren artean. Argazkiek erakusten dute azokak utzitako kolorea, zaporea eta giroa.

Erlazionatuak

Extremadurako jakien azoka Urnietan

Xabat Minguez ira 20, 16:32 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!