Jai parekide eta berdinzaleak sustatzeko helburuarekin, Udalak jakinarazi du aurten ere informazio- eta arreta-gunea izango dela ondorengo egun eta orduetan:
Irailaren 25ean: Gaztelekuan (Plazido Muxika plaza) 19:00etatik goizeko 04:00ak arte. Irailaren 26an: Gaztelekuan (Plazido Muxika plaza) 19:00etatik goizeko 04:00ak arte.
Trafikoaren kasuan, Errekalde eta Akan kaleetatik igaroko den goitibera-lehiaketa dela eta, aparkatzeko murrizketak egongo dira inguru horretan irailaren 24an. Errekalde kaleko aparkalekua irailaren 23tik urriaren 1era itxita egongo da barrakak direla eta. Idiazabal kaleari dagokionean, irailaren 26tik eta 27ra, larunbatetik igande goizera bitartean, itxita egongo da Itxaspe paretik Kandela tabernaren pareraino. Halaber, urriaren 3tik 4ra, larunbat arratsaldetik igande goizera bitartean, tarte hori itxita egongo da. Bestalde, irailaren 25etik 29ra (24 orduz) eta urriaren 2an (gauean) Etxeberriko biribilgunetik San Joan plazarako trafikoa Maximo Yurramendi kaletik bideratuko da. Arantzubi aldetik San Joan plaza itxita egongo da, San Joan kaleko 11. zenbakiaren parean. Eta Azkorte kalerako sarrera Geltoki kaletik egin beharko da behetik gora.
Autobus-zerbitzuari dagokionez, Idiazabal kalean mozketek irauten duten bitartean bi autobus-geltoki egongo dira: Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean eta Ermotegi-Langardako biribilgunean.