Sanmielak 2026

Abiatu dira Sanmielak Txosnagunean

Bart iluntzean hasiera eman diote jaiari Urnietako Txosnagunean. Gogo bizia antzematen zen iazko etenaldiaren ostean. Batzordekideek adierazpena irakurri eta herriko hainbat eragile igoarazi zituzten taulagainera.

Txosna batzordeko bi kidek adierazpena irakurri zuten, besteak beste, egoera testuinguruan kokatzeko: “Ez dugu gertakarien kontaketa berriro azalduko, baina ez dugu ahaztuko nola izan ziren gauzak, berriro errepikatu ez dadin”. Alboan zituzten hainbat eragile eta haiei eskertza adierazi zieten: “Babestuta izan ginen gainontzeko herritar eta elkarteengandik, mila esker Berriro ere Manttale, Txanbolin, Egape Dantza Taldea, Etxeberriko auzo elkartea, Berdeak, Aiurri eta Zanpatuz”.

Segidan, antolatzearen beharra azpimarratu zuten: “Egitekoak ez dira bukatu, baina esperientziak erakutsi digu antolakuntzaren bitartez gauza asko lor ditzakegula. Hori egiten jarraituko dugu guk eta gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu. Antolakuntza biltzea, haunsartzea, iritziak elkarbanatzea izan daiteke. Baita herri bazkariko mahaiak jartzea edo barrako turno bat egitea ere. Gogoratu aurtengo festetako lema: Elkartuz, antolatuz, sortzen da ekintza. Ondo pasa festak. Gora Txozna Batzordea eta gora Samielak!”.

Irailak 24, osteguna

  • 18:00 Txorigorri Race Urnieta: Goitiberak Gaztelo eta Kiroldegiaren artean.
  • 20:00 Tortilla lehiaketa.
  • 23:00 Kontzertua: Super Lore, Lappa, Mevallar, Ganbara Estudios. Segidan, Dj Los Pintxes Juanes.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!