Gurpildun tramankuluak erakargarriak dira bertan parte hartzeko nahiz ikusle gisa egoteko. Garai batean goitibeherak jai askotako egitarautan ikus zitezkeen eta, denborarekin, galduz joan dira.
Urnietarrek Txorigorri Race Urnieta izenekoa egin dute, estrainekoz, eta hasiera bikaina izan da: arratsalde dibertigarria igaro zuten inguratu zirenek.
Gauean, Txosna eremuan, jendetza batu zen tortilla lehiaketan eta herriko taldeen emanaldian.