Sanmielak 2026

Txanbolineko txistulariek eskualdeko txistulariekin batera zabaldu dituzte txistu-hotsak herrian

Xabier Lasa

Eskualdeko hainbat txistulari hurbildu dira Urnietara goizez, eta Txanbolin Elkarteko kideekin batera, kalejira distiratsua osatu dute herriko kaletan barrena. Argazki-sorta eta bi bideo (behean), ikusgai.  

Kalejirari ekiterako orduan, Iriondo familiaren Iriondoenea etxe aurrean, "Bikote kantaria" abestia jo dute, Lurdes Iriondo eta Xabier Lete abeslariei omenalditxoa eginez era horretan

Goiz parteko saioari amaiera emateko, berriz, Antton Jauregik sortutako "Buruntza azpiko txistularia" interpretatu dute; Anne Elustondo jarri da Buruntzako txistulari-dantzariaren paperean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!