Aurtengo protagonista nagusiak dira Urdanborreko kideak eta bart arratsaldean egin dute irteera. Kiroldegitik abiatu dira dozenaka lagun eta, kalez kale aritu ondoren, elizan egin dute sarbidea. Hura izan ohi da danborradako une zirraragarrienetako bat.