Sanmielak 2026

Bakarrizketa saioak, Manttalek antolatutako bazkarian

"Ispillue" bertso-sortarekin abiatu da kantu saioa. Horren aurretik, hori bai, txalo zaparrada jaso dute sukaldariek.

LAZKAO TXIKIRI GORAZARRE, haren jaiotzaren mendeurrenean

Oso ispilu eder polit bat
didate aurrera ekarri
eman duenak jakingo zuen
mutilzar zar onen berri.
Gazte dan arte au izaten da
gazte guztien pozgarri
zartutakoan ez da beiratzen
au gaztetan bezin sarri.

Aizak: nik iri bota bear dit
bertso koxkor bat edo bi
beingoan jarri geran ezkero
biok arpegiz arpegi
Neri begira ortik daduzkak
alperrikako bi begi
ik ez nauk noski ni ikusiko
bañan nik ikusten aut i,

Neri begira jarrita, motell,
zertarako ago onela?
Ta pentsatzen dit
aspalditxotik
ezagututzen autela.
Mutilzarraren moko orrekin
ez dek ematen motela:
azal-zimurtzen ari aiz motell
Lazkao Txiki bezela.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!