Ilunabarrean, berriz botere itzulera egingo dute udaletxean bertan.
Egape dantza taldeko Ane Urrutiak eta Izaro Sorronek Belauntxingoa dantzatu die, Txanbolin txistulari-bandak melodia ipinita.
Ekitaldian izan dira Jorge Segurado alkatea eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko zingotziak ere.
Belauntxingoaren usadioa
Txanbolin Bandako Antton Jauregik gogorarazi duenez, Alkate Txikiei Belauntxingoa dantzatzearen usadioa orain 25 bat urte berreskuratu zen San Migel jaietan.
Jose Ignazio Ansorena txistulariak argitalpen batean jasota daukanez, garai batean, Urnietako alkateak udaletxean bertan dantzatu ohi zuen Belauntxingoa.