Egape ikastolako jolastoki estalian egin da baserritarren eguneko ospakizun nagusia. Jendetsuena, bide batez esanda. Izan ere, sagardoak eta haragiak erakarrita, dozenaka urnietar hurbildu da hitzordura. Iratzar erromeria taldeak girotu du arratsaldea.