1936ko Internazionalistek Gipuzkoan eta Urnietan egindako ibilbidea izango dute hizpide Azurkik eta Arroyok

Aitor Azurki (Donostia, 1983) kazetariak eta Aitzol Arroyo (Hondarribia, 1994) historialariak “1936ko Gerran Gipuzkoan eta Urnietan izandako borrokalari internazionalisten presentzia eta jarduna” izenburuko hitzaldia emango dute Lekaion, urriaren 22an, ostegunarekin, 18:30etik aurrera.

1936ko gerran, Gipuzkoan faxismoaren aurka borrokan aritu ziren internazionalistak ikertu ditu bikoteak, eta Euskaldiko Borrokalarietako bat naiz liburua kaleratu berri du.

1937ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren Espainiako estatuaz kanpotik Errepublika defendatzera etorritako 180 internazionalisten ibilerak kontatzen dituzte liburuan Arroyok eta Azurkik, eta horietako bakoitzaren biografia laburra osatu dute. 

Guztiak ere Nazioarteko Brigada ospetsuen aitzindariak izan ziren: frantziarrak, italiarrak,  alemaniarrak, poloniarrak, belgiarrak...

 

Azaroaren 18an Andoainen

Aitor Azurkik eta Aitzol Arroyok, Andoainen, Basteron emango dute hitzaldia, azaroaren 18an, 19:00etatik aurrera. 

 

Euskaldiko Borrokalarietako bat naiz liburua Donostian, irailaren 11n aurkeztu zuten. Hona orduko pasarte bat:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!