Ander Elustondoren 13. kamiseta kiroldegian itsatsi dute

Uztailaren 4an Pirinioetan zendu zen Ander Elustondo Esteban modu xume bezain hunkigarrian gogoan hartu zuten UKE Urnietako jokalariek eta zaletuek kiroldegian, atzo arratsaldean. 13 zenbakia daraman kamisetarekin irten ziren jokalari guztiak kantxara, eta ohorezko aurreskua egin ostean, Ander Elustondoren kamiseta kiroldegiko horman zintzilikatu zuten. Argazki-sorta, ikusgai. 

Gorazarrearen ostean, UKEko senior mutilek eta Egia taldeko norgehiagokari ekin zioten. 13. minutuan, ordea, bi taldetako jokalariek eten egin zuten partidua, eta txalo zarta batean egon ziren minutu batez; harmailak betetzen zituzten ikusleek ere bat egin zuten keinu samur horrekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!