“Alde batetik, batzorde iraunkor bat sortuko dugu herriko merkatari guztiei irekia, arlo honetako politikak elkarlanean garatzeko. Horren baitan karga-deskarga guneak edo beste zenbait eskaera aztertu eta neurriak hartzeko prest gaude. Dauden establezimentu eta ostatuei eustea nahiko genukeelako”. Horrez gain urrats bat haratago joan nahiko luke koalizio abertzaleak. “Elkarrekin erabaki ditzakegun ekimenez gain, Udaleko zerga eta tasetan ezar daitezkeen hobarien bidez saltoki berriak irekitzea bultzatuko dugu. Tokiko merkataritza, gertukoa, ezinbestekoa baita herri bizi bat nahi badugu”.