2019ko udal hauteskundeak

EH Bilduren garaipen argia Zizurkilen

Aiurri 2019ko mai. 26a, 22:15

Erraz nagusitu da EH Bildu, 825 botorekin. EAJ-PNVk 393 boto lortu ditu, eta PSE-EEk 267. Sei zinegotzirekin, gehiengo osoa ziurtatu dute. Iker Urruzola, beraz, alkate izango da. 

Balorazioak

Iker Urruzola Aizpurua (EH Bildu):

"Oso-oso pozik eta emozionatuta lortutako emaitzak ikusita. Bozka kopuruak nabarmen egin du gora, eta horrek poztasuna ematen digu nabari delako aurreko udalak egindako lana eta legegintzan ibili garenok badaukagula nolabaiteko ikuspegi ona herritarren aldetik. Horrek asko pozten nau. Egia da azkeneko egun hauetan urduritasuna nabaritu dela. Seigarren zinegotzia lortzeko esperantzak baziren. Helburua lortuta. Sei zinegotzi lortuta, gehiago lortzen baziren hobe".

Trinidad Altimasberez Borja (EAJ-PNV):

"Lehenik eta behin, EH Bildu zoriondu nahi dut; baita Iker ere bere alkatetzagatik. Badirudi EAJ alderdiak huts egin dugula pixka bat, baina lanean jarraituko dugu. Harro sentitzen gara honaino iristeaz. Gure pentsamenduak defendatzen jarraituko dugu".

Jose Antonio Sanchez (PSE-EE):

"Helburua beteta. Aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak hobetzeko aukera genuen lau urte hauetan egin dugun lanagatik, eta pozik alde horretatik. Gustatuko litzaiguke gehiengo osoa ez izatea EH Bilduk, baina haustetsontziak dira erabakitzen dutenak. Zinegotzi bat gehiago nahi genuen, eta lortu dugu. Pozik gaude jendearen parte hartzearekin".

Grafikoa:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!