Hizkuntza gutxituen inguruko lanketa egingo dute Zizurkilgo zortzi gaztek

Ainhoa Gil 2019ko ira. 25a, 11:00

Erasmus + programaren barruan, Euskal Herriko eta Irlandako  32 gaztek hartuko du parte proiektuan. Bi egonaldi egingo dituzte 14 eta 16 urte arteko gazteek; bata Irlandan, Euskal Herrian bestea. Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuen inguruko lanketa egingo dute.

Zizurkil eta Elgoibarko Gaztelekuetan dago proiektuaren hasiera. Zizurkilgo alkate Iker Urruzolak azaldu duenez, "Zizurkilgo Gaztezuloko erabiltzaile helduenen hizkuntza ohituren inguruko kezka sortu da azken urteotan. Kezka hori abiapuntu gisa hartuta, Zizurkilgo Udalak proiektu bat sortzea erabaki d eta bide horretan Elgoibarko UDalarekin egin du topo, kezka berdina daukatelako".

"Gazteek, beraien hizkuntza gutxituarekiko duten harreman, sentimentu, ezagutza maila eta erabileraz hausnartzea izan da asmoa. Erabileraren atzerakada horretan zerk izan dezakee eragina ikusteko. Interesgarri ikusi da hizkuntza gutxituko beste herrialde bateko gazteekin elkartzea eta bizipenak partekatzeko aukera ematea herriko gazte hauei", gaineratu du Ikerrek.

Bidean, Donibane Garaziko Lizeo publikoko gazteak ere gehitu dira. Beraz, Euskal Herriko 24 gaztek hartuko du parte proiektuan eta Irlandako Galway herriko zortzi gazterekin egingo dute trukea.

Bi egonaldi egingo dituzte. Irlanda lehena, urriaren 29tik azaroaren 4ra; Euskal Herrian bigarrena, abenduaren 2tik 9ra.

Aurrez, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten, egun osoko topaketa egingo dute irailaren 28an .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!