Bi minutuko txandak izan zituen kirolari bakoitzak, harri bakoitzari ahalik eta altxaldi gehien emateko. Jendetza bildu zen Zizurkilgo Pello Mari Otaño plazan, harrijasotzaileen jarduna gertutik jarraitu eta txalotzeko. Ikuskizun polita eskaini zuten guztiek ere. Iazko txapeldunak, ordea, ez zen gainerakoei aukera handiegirik utzi.
Besteen gainetik aritu zen Aimar Irigoien eta azken emaitzak garbi uzten du hori. Guztira, 6675 kilo altxa zituen Irigoienek igande arratsaldeko saioan. Jokin Eizmendi izan zen bigarren, 5750 kilorekin. Goenatxo III-k 4350 kilo bizkarreratu zituen denera eta azken bi postuetan sailkatu ziren Aimar Galarraga eta 'Guzta', 4250 kilo jasota.