10:15etan elkartu dira Zubimusu ikastolako haurrak, gurasoak eta irakasleak ikastolan; baita Pedro Mari Otaño eskolako familiak ere beren eskolan. Herrian barrena kantuan ibili dira eskusoinua eta trikitixa lagun dutelarik. Herriko puntu ezberdinetan kantuan aritu ostean, Aurrera plazan bildu dira guztiak hamaiketakoa jatera Urkamendi elkarteko kideek prestatutakoa.