Saihesbidearen aldeko festa antolatu du Biala Orain! herritar taldeak

Aiurri 2020ko urt. 18a, 13:27

Eguerdian bildu dira Biala Orain! taldeko kideak eta herritarrak Joxe Arregi plazan saihesbidea eskatzeko. Izan ere, egunero herrigunetik 10.000 ibilgailutik gora igarotzen direla salatzen dute.

Festa giroan ospatu da saihesbidearen aldeko protesta, ez kontzentrazio formatuan. Pankarta handi bat ipini dute plazan "Zaratarik, kutsadurarik eta arriskurik ez" lelopean.

Eguraldi ona lagun, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera eduki dute hurbildu direnek. Zizurkilgo bi erraldoiak ere bertan izan dira giroa alaitzen.

Bestalde, Biala Orain! lelopeko banderola erostera animatu dituzte herritarrak beren etxeko balkoietan ipintzeko protesta gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!