'Jolas tutorizatuak' antolatu ditu arratsaldean Pedro Mari Otaño herri eskolak

Aiurri 2020ko urt. 24a, 16:50

'Eskola Kalera Jolas Tutorizatuekin' izeneko ekimena ospatu dute arratsaldean Pedro Mari Otaño herri eskolako ikasleek Joxe Arregi plazan. Eskolatik kalejiran jaitsi dira plazara herriko erraldoien konpainian, eta bertan jolas ezberdinetan parte hartu dute txikienek nahiz helduagoek. Amaitzeko, askaria ere izan dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!