Azaroaren 20tik Abenduaren 4ra ospatu den Euskaraldiari amaiera eman diote Zizurkildarrek Joxe Arregi plazan. Ariguneetako ordezkariak elkartu dira eta Euskaraldiak eta euskarak sortu dizkien zirrarak elkarbanatu dituzte. Jarraian, Galtzaundi Euskara Taldeak, Euskaraldiaren amaierarako egokitutako kantua jarri eta guztien artean abestu dute. Plazan elkartu direnekin, argazki erraldoia atera dute ekitaldiari amaiera emateko.