Bere izaerak eta eskuzabaltasunak maitatua izatea eraman zuen. Izan ere, herriko jaietan edo beste edozein ospakizunetan etxera hurbildutakoak oso goxo hartzen zituen. Janari eta edariz betetako mahai luzea prestatzen zien kalejiran etortzen zaizkion koadrila guztiei.
Iartza baserrian jaio zen Bernarda, eta gerora auzoak izen bera hartu zuen. Etxetik gertu egiten zuen bizitza azken urteeotan, baina Aiurriri aitortu bezala oso gogoko zuen merkatu eguneko giro hori: "asteartetan aurrena Villabonako merkatura joaten naiz eta hori ondo miatu eta gero, autobusa hartu eta Andoaingora. Merkatuko saltokiak ikustea asko gustatzen zait eta landarezalearengana joanda, baratzerako landare ezberdinak erosten ditut. Gure etxeko baratzea beti egoten da beteta, baita neguan ere”.
Bernarda Usabiagak herritarren omenaldi goxoa jaso zuen 2014. urteko jaien hasieran.
Jai Batzordeko kideek oparia eskaini zioten, Elbarrenako jaien hasieran.
Zizurkilgo erraldoi eta buruhaundiak
Zizurkilen auzolanean sortu zen konpartsa eta haien protagonistak herriari loturikoak ziren. Lehen biak 2014ko abuztuaren 17an aurkeztu zituzten jendaurrean, Zizurkilgo jaietan. Maurixio eta Bernarda izan ziren, nola ez, Bernarda gaur zendu den Bernardagogoan egin zuten.
Hurrengo urtean Pello Mari Otaño eta Joakina betsolaritzari loturiko bi pertsonaia berri aurkeztu zituzten.
2014ko oilasko-biltzean, Maurixio eta Bernarda erraldoiak.