Gipuzkoako Duatloi txapelketa iragartzeko bideo ikusgarria

Aiurri 2022ko ots. 22a, 13:04

Danena kirol taldeak datorren apirilaren 3ko proba iragartzeko bideo ikusgarria zabaldu du.

Zizurkilgo I. Duatloia. Apirilak 3, igandea

Gipuzkoako Duatloi txapelketa jokoan izango da. Zumarpe saria izenekoa, sprint distantziako proba da, federatu mailakoentzat. Lasterkariak korrika hasiko dira, 5 kilometroko distantzia osatuz. Ondoren 20 kilometroko bizikleta proba egingo dute, eta azken txanpan beste 2,5 kilometro gehiago egin beharko dituzte korrika. Joxe Arregi plazan txirrindulari-korrikalariak gertutik ikusteko aukera izango da, bertan ipiniko baitituzte boxak. Box horietan partaideek bizikleta hartu eta utzi beharko dute, probarekin jarraitu ahal izateko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!