Abuztuak 12, ostirala
06:30 Oilasko biltzearen hasiera.
12:00 Jolas parkeko horma irudiaren margotzea.
14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.
17:30 Madiber magoaren “Hau da Magia” ikuskizuna plazan.
19:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Loatzoko txistulariekin.
19:30 Jaien hasierako suziria, Alex Intzaren eskutik. Iriarte Etxeko balkoian.
21:00 Herri afaria eta erromeria Laiotz taldearekin.
Abuztuak 13, larunbata
Umeen eguna
12:00 Krosa. Izen-ematea: 11:45.
12:30 Buruhandiak. Jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
16:00 Puzgarriak.
16:00 Mus Txapelketa zentroan.
19:00 Erromeria: Fan&Go.
22:00 Zezen suzkoa. Ondoren Fan &Go taldea.
Abuztuak 14, igandea
Koadrila eguna
12:30 Haur zein helduentzako joko eta jolasak: Toka, txapel jaurtiketa…
14:30 Herri bazkaria.
Bazkaldu eta gero bingo saioa.
18:00 Gau Argi taldearekin dantzaldia plazan.
23:00 Kilimak taldearen kontzertua eta Gora Herria taldearen erromeria, goizaldera arte.
Abuztuak 15, astelehena
Amabirjina eguna
10:00 Haur eta gaztetxoentzako abentura probak eta jolasak.
12:00 Meza Nagusia. Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.
13:00 Herri Kirolen erakustaldia. Aizkoran: Jon Irazu eta Joseba Otaegi aurrez aurre. Malen Barrenetxea. Harri jasotzen: Imanol Royo “Lartain”.
18:00 Alurr dantza taldearen "Itsas lapurrak" dantza ikuskizuna plazan. Ondoren, sagardo dastaketa, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
23:00 Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Gai-jartzailea: Haritz Mujika.
Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariak.