Zizurkilgo jaiak

Zizurkil jaietan murgilduko da, ostiralean

Aiurri 2022ko abu. 11a, 08:52
2019ko jaietako argazkia

Abuztuaren 12tik 15era ospakizun ugari izango da Zizurkilen. Oilasko biltzailearen eguna ospatuko dute ostiralean, haurren eguna izango da larunbatean, koadrillena igandean eta Amabirjin eguna astelehenean.

Abuztuak 12, ostirala
06:30 Oilasko biltzearen hasiera.
12:00 Jolas parkeko horma irudiaren margotzea.
14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.
17:30 Madiber magoaren “Hau da Magia” ikuskizuna plazan.
19:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Loatzoko txistulariekin.
19:30 Jaien hasierako suziria, Alex Intzaren eskutik. Iriarte Etxeko balkoian.
21:00 Herri afaria eta erromeria Laiotz taldearekin.

Abuztuak 13, larunbata
Umeen eguna
12:00 Krosa. Izen-ematea: 11:45.
12:30 Buruhandiak. Jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
16:00 Puzgarriak.
16:00 Mus Txapelketa zentroan.
19:00 Erromeria: Fan&Go.
22:00 Zezen suzkoa. Ondoren Fan &Go taldea.

Abuztuak 14, igandea
Koadrila eguna
12:30 Haur zein helduentzako joko eta jolasak: Toka, txapel jaurtiketa…
14:30 Herri bazkaria.
Bazkaldu eta gero bingo saioa.
18:00 Gau Argi taldearekin dantzaldia plazan.
23:00 Kilimak taldearen kontzertua eta Gora Herria taldearen erromeria, goizaldera arte.

Abuztuak 15, astelehena
Amabirjina eguna
10:00 Haur eta gaztetxoentzako abentura probak eta jolasak.
12:00 Meza Nagusia. Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.
13:00 Herri Kirolen erakustaldia. Aizkoran: Jon Irazu eta Joseba Otaegi aurrez aurre. Malen Barrenetxea. Harri jasotzen: Imanol Royo “Lartain”.
18:00 Alurr dantza taldearen "Itsas lapurrak" dantza ikuskizuna plazan. Ondoren, sagardo dastaketa, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
23:00 Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Gai-jartzailea: Haritz Mujika. 
Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!