“Nire postua ahalik eta osatuen egotea nahi nuke”

Ainhoa Gil 2022ko abe. 2a, 17:35

Ukenduetan aditua da Pili Otaegi.

Gabonetako azoka berezian izango zara, larunbat honetan. Zer aurkituko du zure postura gerturatzen denak?

Ukenduak izango dira nire postuko izarrak. Bost edo sei motatako ukenduak eramango ditut Zizurkilera; intxusa, erromeroa, mina kentzekoa, berbena belarrarekin egindakoa... Horrez gain, postua aberastu eta nire eskaintza osatze aldera, beste zenbait produktu eramateko asmoa ere badut. Olioak, erromero alkohola, xanpu solidoak, krema hidratatzaileak, eskutarako kremak, xaboiak, desodorantea... Egun hauetan ari naiz eramango ditudan produktuak osatzen eta amaitzen. Esaterako, desodorantea aurkezteko bilgarriak ez zaizkit oraindik iritsi, eta ez dakit ziur haiek eramaterik izango dudan. 

Nire postua ahalik eta osatuen egotea nahi nuke eta horretan nabil buru-belarri egunotan.

Azoka ezberdinetan jarri izan al duzu ukenduen postua?

Orain baino gehiago ibilitako garaiak izan ditut. Anoetan, Ordizian... azoka batean baino gehiagotan izan naiz eta horietako batzuetan baita errepikatu ere. Azken urte hauetan askoz ere gutxiago nabil azoketan. Zizurkilen, esaterako, lehen aldia izango dut. Aurrez ere deitu izan didate, baina ez dut posible izan gerturatzea. Aurtengoan etortzeko aukera izango dut eta gustura eman dut baiezkoa.

Zer aurreikuspen duzu azokara begira?

Esan bezala, lehen aldia izango dut Zizurkilen eta ez dakit zer moduz joango den. Badakit inguruko zenbait ekoizle bertan izango dela baina ez dut informazio gehiagorik. Ondo joango dela espero dut.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!