Trafikoan eragina izango du Duatloiak

Aiurri 2023ko api. 22a, 08:30

Errepide mozketak izango dira udalerrian zehar. Udalak argibideak kontutan hartzeko eskaera luzatu du.

ZIZURKILGO II.DUATLOIA

Datorren larunbata apirilak 22 gure herriko kaleetan Zizurkilgo II. Duatloia ospatuko da 16:15 etatik aurrera

Korrikako lasterketa J.Arregi plaza, Fraisoroko igoera, Ugare, Sacemgo zubia, Ugare, Zubimuxu zubia, Papelera eta J.Arregi plazatik igarotzen da.

Txirrindularitza proba berriz, J.Arregi plaza, Marie Brizard, Gashor, Todo-todo, Elkar, Irizar rotonda, Aduna herrigunea, Gashor, Beibategi, Zizurkil herrigunea, Olentzo, Akezko, Azken Portu eta J.Arregi plazatik igarotzen da. 

Kontutan hartu kirol proba segurtasunez burutu ahal izateko –partaide, bolondres nahiz ikusleentzat–, beharrezkoa izango dela tarteka errepide mozketak burutzea, mesedez kasu egin bidegurutzeetan egongo diren bolondresei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!