Tourra eskualdean barrena

Alkizako bidegurutzetik Pasuseraino eta Bulandegi bidea Adunaraino, igande eguerdian erabat itxita

Aiurri 2023ko ekainaren 26a

Frantziako Tourraren antolatzaileek hala eskatuta, Aiztondo bailarako bi errepideak erabat itxiko dituzte. Itxiera igandean izango da, eguerdiko 12:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00etaraino.

Alkizako bidegurutzetik Pasuseraino eta Bulandegi bidea Adunaraino, igande eguerdian erabat itxita

Udalak, bando bidez, oharrak jarraitzeko deia luzatu du: “Ordutegi horretan, boluntario zein langileen gomendioak eta aginduak errespetatzeko gonbitea ere luzatzen dizugu”.

Trafikoari lotutako oharrak

  • Uztailak 2, igandea.
  • Ordutegia: 12:00-17:00.
  • GI-2631 (Alkizako bidegurutzetik Pasuseko biribilguneraino) erabat itxita.
  • GI-3610 (Bulandegi bidea Adunaraino) erabat itxita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!