Haurren krosa eta kros mistoa, giro ederrean

Aiurri 2023ko ira. 4a, 21:39

Parte-hartze handia izan da gaurko kros mistoan. 64 bikotek eman dute izena guztira, eta ikuskizun ederra eskaini dute. Haurren krosean ere, asko eta asko izan dira beroari aurre eginez korrika egitera animatu direnak.

Bidania-Goiatzetik etorritako Jexux eta Irene izan dira kros mistoko garaileak, Eguzkiñe eta Josu, Donostia eta Andoaindik etorritako korrilakariak izan dira bigarren, eta hirugarren postuan, Eñaut eta Maria izan dira. Bero sargoriari aurre egin behar izan diote parte hartzaile guztiek, eta ez zaie animorik falta izan. Sari-banaketa eta oparien zozketaren ondoren, barrikotea egin dute plazan, indarrak berritu eta jai giroan sartzen joateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!