Mendigurenek eta Otamendik “Oso latza izan da” aurkeztuko dute

Xabier Lasa 2023ko urr. 4a, 14:29

Xabier Mendiguren egileak berak eta Martxelo Otamendik aurkeztuko dute liburua Plazida Otaño liburutegian, bihar, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera. Arregi 1981eko otsailean atxilotu zutenetik Zizurkilgo hilerrian bere gorpu zeharo kolpatuari argazkiak atera zizkioten arteko kronika literarioa idatzi du Mendigurenek. Donostian irailaren 7an aurkeztu zenetik, euskarazko liburu salduenen zerrendan kokatu da “Oso latza izan da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!