Lurramara joateko txangoa, HerriBizigune elkartearen eskutik

Ainhoa Gil 2023ko aza. 3a, 07:00
Emakume laborariei eskainiko zaie aurtengo Lurrama azoka.

Egun osoko txangoa prestatu du Zizurkilgo HerriBizigune elkarteak azaroaren 11rako. Senpereko Hurbil kooperatiba ezagutu ondoren, Lurrama azokara bisitaldia egingo dute. "Emazte laborariak argitan" izango da aurtengo goiburua, Lurraman.

Laborantza herrikoi eta iraunkorarren azoka da Lurrama eta Miarritzen ospatuko da, azaroaren 10,11 eta 12an. Azoka bisitatzeko irteera antolatu dute aurten Zizurkilen. Azaroaren 11n, larunbatez, Pello Mari Otaño plazan elkartu, eta Miarritzera abiatuko dira baina aurrez, Senperen egingo dute geldialdia. Izan ere, Hurbil kooperatiba bisitatuko baitute bertan. Tokiko ekoizleen produktuak saltzen dituzte ‘Hurbil’ dendan. Ia sei urte dira denda zabaldu zutela eta ordutik ari dira inguruko ekoizleei salmentarako aukera eskaintzen. Aurrez Euskal Herriko beste hainbat denda eta kooepartibarekin egin duten bezala, Senpereko esperientzia ezagutzeko aukera izango dute zizurkildarrek. 

Emakumeak, argitara

Gai berezi bat jorratu ohi dute urtero Lurraman eta aurtengoa “Emazte laborariak argitan” izango da. Emakume laborarien eskubideak, gizartean duten papera eta haien ardurak argitara ematea da helburua, baita haien ikusgarritasuna ere. Izan ere, emakume baserritarrek beti izan dute leku garrantzitsua laborantzaren munduan, baina ez da beti agerian izan. Lan horri aitortza egingo zaio aurtengo Lurrama Azokan. Gaiaren inguruko hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte azokak iraungo dituen hiru egunetan.  

Zizurkilgo HerriBizigune elkarteak egun osoko irteera antolatu du azaroaren 11rako. 09:00etan abiatu, eta 18:00etarako aurreikusten dute itzulera ordua. Izena emateko, helbide honetara idatzi beharko da: herribizigune@gmail.com. Elkarteko bazkideentzat doakoa izango da irteera, eta gainerakoentzat 5 euroko kostua izango du.

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 636 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!