2020an jaiotako ekimena hirugarren ediziora iritsi da dagoeneko. 10:00etatik 14:00etara egongo dira jarrita postuak Joxe Arregi plazan. Herritik atera gabe, Eguberrietako erosketak bertatik bertara egiteko aukera eskaintzen du azoka bereziak. Pitxiak, arropak, jostailuak…, artisautza produktu ezberdinak jarriko dituzte salgai. Jaki gozoak ere izango dira aukeran. Bailaran ekoitzitako produktuak izango dira guztiak.
Postre lehiaketa
Aurten, gainera, ekitaldi berria hartuko du azokak Gaztezuloren eskutik izan ere, postre lehiaketa egingo baitute. Bederatzi urtetatik aurrerako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute eta beharrezkoa izango da postrearekin batera errezeta ere eramatea. 11:00etatik 12:00etara eraman behar dira prestatutako postreak Joxe Arregi plazara, eta sariketa hiru kategoriatan banatuko da; 9-12 urte; 13-17 urte eta 18 urtetik gorakoak.
Eguna borobiltzeko, Bueltaka ikuskizuna izango da ikusgai arratsaldean, Atxulondo kultur etxean. 17:30ean hasiko da, eta familia osoari zuzenduta dago. Giza eskubideen egunaren harira antolatutako ekimena da honakoa.
Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 638 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.