Pertsonaia beldurgarriak, batukada eta urpekariak, denetariko pertsonaiek hartu dituzte Zizurkilgo kaleak. Herria kalejiran zeharkatu ondoren, Joxe Arregi plazan elkartu dira eta ikastetxe bakoitzak bere emanaldia eskaini du. Dantza, kanta, musika, umorea..., nagusitu dira plazan.
Elkarrekin meriendatuz amaitu dute arratsaldea, inauterietako musikaz lagunduta.