Oraindik orain Aiurrin iragarri zuen bezala, datozen egunetan Argentinan "Ombuaren Itzala" luzemetraia grabatzen hasiko dira. Hara abiatu aurretik, baina, filmaren atzean dagoen auzolanaren gaineko hainbat xehetasun eman zituen, Zizurkilen, apirilaren 9an. Otañoren biografia laburki azaltzeaz gain, filmaren atzean makina bat elkarte eta norbanakoei esker osatu den auzolanaren berri eman zuen Bisquert aktore eta zuzendariak.
Ekitaldian barrena, Angel Mari Peñagarikanok eta Unai Mendizabalek hiru bertso saio labur egin zituzten.
Peñagarikanoren eta Mendizabalen azken agurra, "Ombuaren Itzala" filmaren aurkezpenean:
Angel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabal bertsolarien hiru bertso-saio, ikusgai:
"Ombuaren Itzala" filmaren azken aurkezpen ekitaldia, bideoz osorik: