Mus txapelketa, Bukalai dantza taldeko dantzarien emanaldia, erremonte partida eta txapela saskiratzea izan dituzte iluntzera arte. Gauean berriz, txapel afariarekin borobilduko dute gaua. Aurtengo omenduari txapela jartzeko momentua iritsiko da orduan. Luix Urkola zizurkildarra omenduko dute aurten herrikideek eta hark izango du jaien hasierako suziria jaurtitzeko ardura.
Hona hemen 2015ean Luix Urkolari egindako elkarrizketa.