Eguraldi beroagatik indarrean izan den alarma gorrian baldintzatu du San Juan gauaren ospakizuna. Zizurkilgo herrigunean, atzeratu egin dute arratsaldeko hitzordua eta, Kixmi egin gabe elkartu dira gaur plazan. Zortzietan piztu dute sua plazan, segurtasun neurri bereziak jarraituz. Dantza saioa eginda amaitu dute gaurko hitzordua herriguneko bizilagunek.
eka 23, 22:53 Zizurkil