Txupinazoa botatzearekin batera lehertuko da jaia Zizurkilen

Atzoko Kros Mistoarekin jai-giroa pizten joan zen Zizurkilen eta, gaur, Bukalai dantza taldeak jarriko du martxan egitaraua. 20:00etan jaurtiko dute txupinazoa eta hortik aurrera, jaiak ez du etenik izango irailaren 13ra arte. 

Plazida Otaño liburutegiko arduradunek botako dute txupinazoa iluntzeko 20:00etan. Hemen, gaurko egitaraua: 

18:00 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia.

20:00 Txupinazoa Plazida Otaño Liburutegiari eskainia.

Ondoren, Buruhandiak JunDaJo txarangarekin.

21:30 Herri afaria Trikitxotxen eskutik.

Ondoren, JunDaJo txaranga.

02:00 Karaokea.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!