Inauteri festa Adunan, mozorro lehiaketa eta guzti

Aiurri 2025ko mar. 1a, 10:01

Atzokoan, inauteri festa kalez kale zabaldu zen Herri Eskolaren eskutik. Jarraian, gurasoek prestaturiko meriendaren ostean, gazteek antolaturiko mozorro lehiaketari hasiera eman zioten.

Mozorro lehiaketa herriko plazan

Eskolako jarduera amaituta, mozorro lehiaketa antolatu zuten estreinekoz herriko gaztetxoek. Inauteri festari jarraipena eman zioten modu horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!