ots 24, 11:12 Urnieta
Martxoari ekitearekin batera lehertuko da festa herrian, Inauteriak ospatuko baitira Urnietan, larunbat honetan, Euskal Herriko makina bat txokotan bezala. Hori horrela, telebistako izarrez beteko dira kaleak, “pelikulak eta telesailak” izan baita aurten Jai Batzordeak aukeratutako gaia.