Larunbateko bazkarian barrena, Bertxin elkartearen zuzendaritza batzorde kide urtetan izan diren Maite Iruretagoienari eta Nemesio Zataraini omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zieten, egindako lana aitortzeko eta esker ona adierazteko.
Bertxin Jubilatuen elkarteko kideek ere bete-betean ospatu dituzte Inauteriak. Hain zuzen, Ostegun Gizenean, txokolate-jatea egin zuten Anbrosia Olabide eraikinean elkarteak daukan egoitzan. Jendetsua izan zen ekitaldia, 120 pertsona erakarri baitzituen guztira. Larunbatean Oianume jatetxean ospatu zuten bazkaria ere ezin arrakastatsuagoa gertatu zen, 130 bazkiderekin. Ondoren, mozorro-dantzaldian parte hartu zuten guztiek ere.