10:00 Diana, Urnietako Txanbolin txistulari bandarekin. 11:00 – 13:30 Puzgarriak eta jokoak Egape ikastolan. 11:00 – 13:30 Oka Jolas Erraldoia Egape ikastolako jolaslekuan, Habitantes de innsmouth-ek antolatuta. 12:30 San Joan plazan Txanbolinek eskainitako kontzertu-dantza emanaldia, Egapeko dantzariekin. Eguraldi txarrarekin Saroben. 16:00 – 17:00 Puzgarriak eta jokoak Egape ikastolan. 17:00 Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira san Joan plazatik Plazido Muxika plazara. 18:00 – 20:00 Dantzaldia Denda Berri pentsiodunen eta Jubilatuen Elkartean. 18:30 San Joan plazan kale antzerkia “turistreando” Trapu Zaharra taldearekin. 19:30 DJ eta haurrentzako tailerrak san Joan Plazan edo Egape ikastolan eguraldi txarra bada. 21:00 Jaien amaiera.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Ireki dute Zizurkilgo Jaietarako kartelak entregatzeko data. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira bai paperean DINA4ean eta baita Digitalean ere JPG formatuan ere.
Datorren ostiraletik igandera, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Behar Zana elkartearen 73. urteurreneko ospakizunak burutuko dira. Antolatzaileek, elkarteko bazkide nahiz herritar orori luzatu die ekintzatan parte hartzeko gonbitea.
Atzo arratsaldean ekin zitzaien Behar Zana elkartearen 73. urteurreneko ospakizunei. Erraldoi eta buruhandien kalejira, sagardo dastaketa nahiz bolo tiraldia izan ziren atzokoan. Gaur jarraituko du festak, besteak beste, pilota jaialdiarekin, elkarteko afariarekin nahiz danborradarekin. Bihar goizean errebote partida jokatuko da plazan.
11:00 Buruhandiak, trikitixaz alaiturik.11:30 Umeen jolasak.12:00 Txalaparta.12:30 Halterofilia erakustaldia.13:30 Tortilla patata lehiaketa. Tortillak 12:00ak baino lehen eraman beharko dira Izarra tabernara.14:30 Herri bazkaria: Paella, edaria eta postrea. Helduek 12 euro / Umeek 7 euro. Txartelak Izarra tabernan eta Saski kafetegian salgai. Azken eguna: maiatzak 28.18:00 Euskal dantzen erakustaldia.18:30 Sagardo dastaketa.21:30 Bokaten afaria.23:00 Kontzertua Estarlux taldearen eskutik.Jarraian, disko festa eta karaokea.