Uda gerturatzen ari da eta Urnietako Udalak abian jarriko du, beste urte batez, haur eta gazteentzat Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak eskaintza bikoitza.
10:30 Dultzaineroen saioa. 10:30 Banderaren jaitsiera: udal korporazioa, eskopeteroak eta txistulariak lagunduta. 10:30 Ezpata-dantza Santa Krutz zubian. 11:00 Meza, Santa Krutz elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin. 11:00 Eskopeteroak. Ondoren, ezpata-dantza eta brokel dantzak, zubian. 12:00 Txakolin dastaketa, Espigoian. Euriarekin, Bekoplazan. 12:00 Andoaingo trikitilarien kalejira, Plaza moretik. 16:00 Jokai, egurrezko jokoak, Espigoian. Euriarekin, Zumea plazan. 19:00 Jira Bira haur diskojaia, Zumea plazan. 20:00 Elektropottotte elektrotxaranga, txosnagunetik hasita. 23:00-04:00 Kontzertua: Nikotinaren. Ondoren, Hofe x 4:40.
Santa Krutz eguna ospakizun eguna izaten da Buruntzaldean, baita Urnietan ere. Horrela, Txintxarri komunikabideak zabaldu bezala, askotariko hitzorduak izango dira egun horretan bertan, maiatzaren 3an, hain justu ere, eta maiatzaren 5ean Azkorteko ermitan.
Txosna batzordeak, aurten, eskaintza berria abiarazi du: afaltzeko tartea eskainiko die festazaleei. Kuadrillan nahiz familia giroan afaltzeko aukera izango da, beraz, aurtengo jaietan.
Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1etik 4ra Gune morea martxan jarriko du Andoaingo Udalak, iluntzeko 20:00tik goizaldeko 08:00etara. Santa Krutz elizaren ondoan izango dira.