Hitzordu interesgarria izango dute asteburu honetan herrian txakurra duten herritarrek: maskota trebatzeko eta lehiaketetarako prestatzeko aukera izango dute, Jose Condado adituak emango duen ikastaroan. Hitzaldia 9:00etatik 11:00etara izango da eta bertan askotariko gaien gainean hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Xoxokako eskola zaharrean: txakurrak nola atera, nola trebatu, lehiatzeko nola prestatu...11:00etatik 13:00etara, berriz, saio praktikoa izango da.
Ospakizuna 35. ediziora iritsiko da, igande honetan. Urki Dantza Taldeak antolatuta, Euskal Herriko ordezkaritza zabala elkartuko da Andoaingo kaleetan.
Behar Zanaren 79. urtemugako ospakizunen harira, errebote partida antolatu dute iganderako. Otaegi, Aranburu, Luixa, Artola eta Iraola lehiatuko dira Behar Zanarekin eta, Gogorza, Mihura, Ximun Daguerre, Carricaburu eta Ellande Daguerre Azkaindarren taldearekin. 11:00etan hasiko da norgehiagoka, Errebote plazan.
Zirkuolako ikasleek ikasturte amaierako saioa eskainiko dute.
Amaierako txanpara iritsi da Urnieta Kirol Elkarteko pilota-sailak urtero antolatu ohi duen Kontzejupeko txapelketa. Igande honetan izango da finala, eguerdiko 12:00etan, Gazte Festen egitarauaren barruan. Bertan, adinaren araberako hiru txapel izango dira jokoan.
Santa Krutz jaietako pintxo lehiaketan Zumea kaleko Gaztelutxo tabernakoa izan zen onena. Igande honetan berriro dastatzeko aukera izango da.
"El Miajon de los Castuos", Hogar Extremeño elkarteak XLVI. Kultur-Astea antolatu du datozen asteetarako. Denetariko ekitaldiak bildu dituzte egitarauan: hasierako ekitaldia, senidetasun bazkaria, lehiaketak (marrazketa, patata-tortilla, migak, toka, mahai-jokoak...), ikastaroak (haragia mozteko, barbakoa...), haur-jolasak, dantza-jaialdia...
Aurtengo jaiak iragarriko dituen egitarauaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten. Herritarrei zuzendutako deialdia da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 6ra arte.
Bi eta bost urte arteko haurrentzako oinetakoen bilketa egiten ari dira Mukwano lagun elkarteko kideak. Larraulgo udaletxera eraman ahal izango dira oinetakoak, ekainaren 13ra arte. Edozein motatako oinetakoak eraman daitezke.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Maiatzak 31, larunbata. 17:00. Ekainak 1, igandea. 17:00.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.
Poxta Zaharrek antolaturiko pintxo-lehiaketarekin abiatuko dira, eta igande arratsaldean amaitu.
Maiatzak 31, larunbata. 19:30, 22:00. Ekainak 1, igandea. 19:30. Ekainak 2, astelehena. 19:30.
Maiatzak 31, larunbata. 19:30. Ekainak 1, igandea. 19:30. Ekainak 2, astl. 17:00, 19:30.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |