Zinemaz gozatzeko eta ikusitakoaren testuingurua osatzeko "Zine&Hitz" zikloa aurkeztu du Andoaingo Udaleko Euskara sailak. Saio guztiak Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan dira, 18:30etan hasita. Apirilak 16, osteguna "Animo" Solasaldia Alex Tello zuzendariarekin eta Telmo Irureta aktore nagusiarekin.
Ane Labaka Mayozek amatasuna hizpide du “Hezur berriak” poesia-liburuan. Liburua ardatz hartuta, oholtzara igoko dira bost lagun: Ane Labaka idazle eta bertsolaria, Ines Osinaga Urizar musikaria eta Uxue Alberdi Estibaritz, Oihana Iguaran Barandiaran eta Amaia Agirre Arrastoa bertsolariak.
Bertsotan: Amaia Agirre Arrastoa,Oihana Iguaran Barandiaran eta Uxue Alberdi Estibaritz Musika: Ines Osinaga Urizar Gai-emaile: Ane Labaka Mayoz Ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren AmurizarenPleibaken ingurukoa, kasu. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Ane Labakaren Hezur berriakpoema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta, eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. SARRERA: DOAN
Asteasuko udaleku ireki eta udaleko parte-hartzaileetako begirale izateko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 17ra arte. Udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri inprimakiak eta bertan utzi ahal izango dira inprimaki osatua eta dokumentazioa.
Astelehenean hasiko da Amasa-Villabonako Kirol Hamabostaldiaren edizio berria, eta apirilaren 26ra arte luzatuko da. Udalak ostegunean aurkeztu zuen egitasmoa prentsaurrekoan; herriko kirol elkarteekin elkarlanean osatutako egitarau zabala prestatu dute, adin guztietako herritarrei zuzendua.
Erakusketak, 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian Frantzia, Belgika, Britainia Handia, Katalunia, SESB eta Amerikara ebakuatutako haur andoaindarren ondarea biltzen du. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30