Asteasuko udaleku ireki eta udaleko parte-hartzaileetako begirale izateko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 17ra arte. Udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri inprimakiak eta bertan utzi ahal izango dira inprimaki osatua eta dokumentazioa.
Astelehenean hasiko da Amasa-Villabonako Kirol Hamabostaldiaren edizio berria, eta apirilaren 26ra arte luzatuko da. Udalak ostegunean aurkeztu zuen egitasmoa prentsaurrekoan; herriko kirol elkarteekin elkarlanean osatutako egitarau zabala prestatu dute, adin guztietako herritarrei zuzendua.
Erakusketak, 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian Frantzia, Belgika, Britainia Handia, Katalunia, SESB eta Amerikara ebakuatutako haur andoaindarren ondarea biltzen du. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30