Ana handia da, galanta. Bizitzan gertatzen dena ere hala da. Normalean konturatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan... egungo musika, guraso eta haurrak, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak. Apirilak 24, ostirala.19:30, Bastero.
Astelehenean hasiko da Amasa-Villabonako Kirol Hamabostaldiaren edizio berria, eta apirilaren 26ra arte luzatuko da. Udalak ostegunean aurkeztu zuen egitasmoa prentsaurrekoan; herriko kirol elkarteekin elkarlanean osatutako egitarau zabala prestatu dute, adin guztietako herritarrei zuzendua.
Erakusketak, 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian Frantzia, Belgika, Britainia Handia, Katalunia, SESB eta Amerikara ebakuatutako haur andoaindarren ondarea biltzen du. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30