Arrosarioko Amaren eguneko ospakizunak. Herri kirol erakustaldia, sagardo dastaketa, txekor jate solidarioa eta Xabi Solanoren kontzertua egingo da Egape ikastolako jolastoki estalian. 09:00-13:00 Auto klasikoen erakustaldia. 09:30 Bolo txapelketa. 10:00 Diana txanbolin bandarekin. 10:00 Jalgi plazara Aurrera Gure Ametsaren eskutik. 11:00 Meza eta Ezpata-dantza. 12:00 Ingurutxoa. 12:00 Munduko ardoak plazan. 17:00 Herri kirol erakustaldia. 18:00 Agirren taldea Plazido Muxika plazan. 18:00 Txekor jatea eta sagardoa. 18:30 Willy Etxeberria memoriala zesta punta jaialdia. 19:00-20:30 Xabi Solano zuzenean, Egape ikastolako jolastoki estalian. 20:30 Azken traka.
Igande honetan Urnietako dantza taldeak Jalgi Plazara jaialdiaren edizio berria antolatuko du, hogeigarren urteurrenarekin bat eginez. Urteurrena borobiltzeko, Xabier Solano Esne Beltzako kantariak emanaldi berezia eskainiko du Egape ikastolako jolastoki estalian.
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Agur Etxebeste, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin. Urriak 5, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 6, igandea 19:30 Urriak 7, astelehena 21:00 * Saio guztiek 2 euroko deskontua izango dute.