Pazko Jaia. 11:00. *Oharra: Ospakizun-orduak zehaztuak datoz, ospakizun bakoitza ordua baino baino lehentxeago igoko delako Internetera. [YOUTUBEKO KANALA]
Ez ohiko Aberri Eguna aurtengoa, konfinamendu egoeran igaroko dena. Goizean goizetik herriguneko leiho eta balkoi askotan Ikurriña ikus daiteke.
"Urnietako EH BILDU eta EAJ-PNVko udal taldeok, Aberri Egunerako honako hau adierazi nahi dugu: Gure doluminak adierazi nahi diegu senitarteko edo lagunen bat galdu dutenei. Esker hitzak baino ez ditugu osasun eta zaintza arloko langile eta euren onena ematen ari diren herritarrentzat".
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena ikusteko aukera zabalik dago, martxoaren 30az geroztik.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena onartzeko aukera dago, apirilaren 6tik aurrera.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak, Harituzek, bertso-sariketa antolatu du Konfinamendua arintzeko asmoz. Tolosaldean bizi diren 16 urtetik gora bertsozaleek har dezakete parte, apirilaren 19ra arte. Gai librean, norberak nahi duen doinu eta neurrian osa daitezke bertsoak, eta Harituz elkargunearen sare sozialetan argitaratu, #harituzbertsotxapelketa traola erabilita. Mail bidez ere bidal daitezke lanak: harituz.bzt@gmail.com. Sariak: Harituzek argitaratuko duen koadernoaren azaleko bertsoak izatea, eta Harituzen materialaren sorta bat.
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Arratsaldero 17:00etatik 18:00etara, martxan izango da Berritsu irratia. Elkarren berri izateko eta tarte ederra pasatzeko. Musika, telefono deiak, jolasak eta herritarren mezuak jasoko dituzte Berritsu irratian. Telefono deiak zenbaki honetara egin daitezke 943 69 29 49 eta whatsappez ere bidal daitezke ahots mezuak eta mezu idatziak: 688 724 286.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |