Solasaldia. Banaketa prozesuetan ematen diren indarkeriak: kaltetutako emakumeen testigaintzetatik abiatutako hausnarketak Solaskideak: Izaskun Solagaistua: Taupada zerbitzuaren psikologoa eta psikoterapeuta Pepa Bojo: Psikologoa eta psikoterapeuta
17:00-19:00 Puzgarriak. Eta txokolate beroa frontoian. 17:30 Kontzertua. Dudik-p musika taldearen kontzertua. 19:30 Bakailao lehiaketa. Amasako XVIV. bakailao lehiaketa Iturrigoxon. 23:30 Elektrotxaranga. Distopia musika taldearen emanaldia.
Antzerkigintzaren munduan barneratu nahi dutenek Urnietako Udal Antzerki tailerrean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Horretarako, hilaren 12an, ostiralarekin, ate-irekien jardunaldia antolatu da, arratseko 18:30ean hasita.
Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Atzerrian ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.