Nola sukaldatu Euskaldunon Egunkariaren aurkako eragiketa? Iraupena: 70 minutu Zuzendariak: Josu Martinez eta Samara Velte
Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer gertatu da, zertan ari gara eta nora begiratuko dugu? Oraindik DENBORAZ gabiltza: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, musika eta zuzeneko soinuak, eta hitz ibiltariak, ahots bizikoak eta idatzizkoak. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatzen. Garazi Kamio idazlearen laguntzarekin.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.