Martxoaren 30ean ospatuko da Aizkardi Mendi elkartearen ibilaldia. Ohi bezala, bi ibilbide izango ditu; 45 kilometroko luzea, eta 22 kilometroko motzagoa. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago www.zirkuitua.eus webgunean.
“Catania-50 milioi segundu” ipuina estreinatuko du euskaraz Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak. Bada, Juan Kruz Igerabidek euskaratutako obraren entsegu irekian parte hartuko dute Lourdes Iriondo musika-eskolako zenbait ikaslek, Bea Garcia musika-hizkuntzako irakaslearen eskutik. Saroben egingo dute hitzordua, hilaren 30ean, arratsaldeko 17:30ean: orotara, 150 haur arituko dira abesten oholtza gainean, zortzi instrumentistaz, bi bakarlariz eta zuzendari profesionalez lagunduta.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Martxoak 29, larunbata. 17:00. Martxoak 30, igandea. 17:00.
Martxoak 29, larunbata. 19:30. Martxoak 30, igandea. 19:30. Martxoak 31, astelehena. 17:00, 19:30.
Martxoak 29, larunbata. 19:30, 22:00. Martxoak 31, astelehena. 19:30.