Hiru lagun, nerabezarotik elkar ikusi gabe egon ondoren, Feminismoaren Kongresu batean elkartuko dira berriro, eta feminismoa ulertzeko dituzten modu ezberdinek euren adiskidetasuna jarriko dute proban. Obrak feminis moaren teoriaren eta eguneroko bizitzaren arteko kontraesanak aztertzen ditu, umorearen eta ironiaren bidez.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira Me too izeneko antzerkia antolatu dute. Gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da.
Tretatxu bihurria izan da beti eta bidelapur ospetsu bihurtu zen azkenean, herri osoak maitatua. Baina, abenturaz abentura, ingurukoak ahaztu ditu eta erronkarik garrantzitsuenari aurre egin beharko dio orain. 50 minutuko iraupena. Sarrerak zenbakituak izango dira eta 3€ balioko dute.
Wellington Music School ospetsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza gisa. Horren ondorioz, sarrera azterketa gainditu duten neska-mutilak Basakabin bilduko dira aurten. Ez dakitena da Maitanek “gezurtxo batzuk” esan dituela Basakabiko instalazioen inguruan, eta hori dela eta, arazoak erreskadan etorriko dira Garazi nahaspila horretan irtenbidea aurkitzen ahalegindu bitartean. Ordu bat eta 10 minutuko iraupena. Sarrerak zenbakituak izango dira eta 8€ balioko dute.